injeniaritza ikasketak burutu eta gero 1973. urtean zine zuzendaritza karrera bukatu eban Madrilgo Zinematografia eskola ofizialean. 1978 .urtetik aurrera EHUko irakasle da "Teoria de la imagen e historia del cine" asignaturan, beste batzuen artean. 1979. urtean Imanol Uribegaz lanean hasten da eta "El proceso de Burgos" pelikulan errealizazio laguntzaile moduan lan egiten dau. 1983. urtean Imanol Uribegaz batera Aiete Films sortu egiten dau eta enpresa horrek urte horretan "La muerte de Mikel" pelikula produzitzen dau, film horretan Jose Angelek zuzendaritza laguntzaile lanak burutzen dauzelarik.Zuzendu dituen Laburmetraien artean " Arriluce" aipatu beharra dago eta eraberean zuzendutako luzemetraiak ezin dira ahaztu: "Betirako sua/Fuego eterno" 1985. urtean eta" LLuvia de fuego/Udazkeneko euria" 1988. urtean.
Fisikan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Cornell Unibertsitateko (USA) Postdoct Fulbright. Fisikako irakasle titularra da UPV/EHUko Materia Kondentsatuaren Fisika Sailean, eta ikerlaria Donostia International Physics Center (DIPC) eta UPV/EHU-CSIC Materialen Fisika Zentroan. 2011etatik Txinako Jilin Unibertsitateko Tang Aoking irakaslea da. Ostiralero Euskadi Irratiko Faktoria saioan zientziari buruz hitz egiten du ere.
Arte ederretan lizentziatua eta erakusketa desberdinen antolatzailea, esaterako, Alcala Galianoren Igorreko erakusketa eta orain urte batzuk Igorreko poligonoan egindako Saenz de gorbean erakusketaren erantzule nagusia.
LHUIko batxilergo-irakaslea. Aunia kultura elkarteko historialaria eta arkeologoa. Auniaren eskutik arkeologia lanetan Untzuetako gazteluaren aztarnak (2006-2007) berreskuratu genuen, eta 2009 urtetik aurrera Amurrion dagoen Elexazar izeneko erromatar garaiko aztarnategiaren zuzendaria. Bestetik, Aiaraldeko txakolinaren inguruko historian eta aztarnen katalogoan ikertzen ari naiz, baita Goi Erdi Aroko biztanle-tokiekin zerikusia duen guztiarekin.
Aunia aldizkarian artikulu mordo bat argitaratua dut, eta beste aldizkari batzuetan ere hartu dut parte. SUA argitaletxean Montes de La Rioja izeneko liburua argitaratu zidaten 1998an, salmenta ugarikoa, eta Arabako Txakolina izeneko liburua Txemi Llano argazkilariarekin batera 2007an.
perkusio eta harizko musika tresnen bidez, zerbitzu musikal eta pedagogikoak eskaintzen dituen proiektua da.
Aldi berean, produkzio propioak sortuz eta gainontzeko arteekin kolaburatuz, perkusioa eta harizko instrumentuak uztartu, fusionatu, musika estilo ezberdinak jorratu, eta sonoritate berritzaile bat sortzea du heburu.
Hari laukoteak eskaini dezaken errepertorio klasiko edo modernotik hasi, eta harizko instrumentuak perkusioarekin (marinba, bibrafonoa, era askotariko tanbor eta panderoak, kajoia, instrumentu efektistak...) konbinatuz sonoritate berritzaileak sortu arte.
Musbikak abian jarri dituen proiektu propioen artean, Nakusarbe elkartearekin (zientzia eta kulturaren dibulgaziorako, eta ingurumenarekiko interes eta ikerkuntza bultzatzeko elkartea) kolaborazioan dituen produkzioak aipatu behar ditugu, dokumental eta emanaldietarako musikaren ardura hartu bait du musbikak.
2008. Urtetik martxan dagoen formazio musikala da. Orduztik hona 4 proiektu musikal burutu ditu, lehenengoa jazzeko standard-ak interpretatuz eta beste hiruretan berriz, musika orijinala sortuz. Talde honetako partaide guztiak Musikeneko ikasle izandakoak dira.
Areatzan, Buster Keatonen “The cameraman” pelikularentzat musika sortu eben, horretarako pertsonai bakoitzaren ezaugarriak kontutan hartuz. En esta ocasión, han creado un cuarto proyecto musical interdisciplinar basándose en la interacción con imágenes. Concretamente, en esta primera etapa, han escogido musicar e interactuar con la película de Buster Keaton “The Cameraman”.
Musikoak: Alejandro Mingot – Kitarra, Juanma Urriza – Bateria,
Kike Arza -Kontrabaxua, Alberto Arteta – Saxo
ibilbide profesional luzea daukaten perkusionistez osatutako taldea dogu. Bilboko Orkresta Sinfonikoko partaide izateaz aparte, Nafarroako Orkestra Sinfoniko, Euskadiko Orkestra, Bilboko Udal Banda, Barcelonako Orkestra eta beste kamarako talde eta erakunde musikalen ohiko kolaboratzaileak dira.
Musikoak: Narciso Gómez, Joaquin Carrascosa, Vicent Zaragoza, Santiago Pizana, Elur Arrieta eta Gaizka Salazar.
argazkilari, publizista, irakaslea eta abenturazalea. 1999 eta 2002 urte bitartean bizikletaz munduko itzulia burutu zuen. 2005 eta 2015 urte bitartean bere bikote den Miyuki Okabegaz batera tandem batean bigarren munduko bira bete nahi dabe.